Nerabezaroa eta Gaztaroa


Adin tarte honetako esku-hartze soziohezitzaileak haien garapen integrala eta jendarte inklusiorako prozesuak sustatuz bazterketa, eskola porrota eta arrisku egoeren prebentzioa ahalbidetzen ditu.    

Balioetan, gizarte-trebetasunetan eta erantzukizunean oinarritutako esku-hartzeen bidez, gazteei bizi-proiektu autonomoagoak eta gogobetegarriagoak eraikitzen lagundu nahi zaie.

Eta gainera, ongizate pertsonala sendotzea eta bizikidetza parekideago eta kohezionatuago bati ekarpena egitea bultzatzen da. 

              BIZIKIDE

              Proiektu honi lehen hezkuntzan hasiera eman eta dbhamaiera emango zaio. 

              Helburu nagusiak berdinen arteko harremanak hobetzea eta gatazkei ebazpen positiboa emateko baliabideak eskuratzea izango lirateke (taldean zein sare sozialetan). 

              Horretarako, hurrengo gakoen transmisioa egingo da: 

              • lasaitzea

              • finkatzea

              • lankidetza

              • komunikazioa 

              • gatazken ebazpena. 

              Saio kopurua:  6 saio, bakoitzak 55 min. 

              Adin tartea1. D.B.H.

              Parte hartu duten zentroak:

              • Eguzkibegi ikastola.

              • Bengoetxe B.H.I.

              IBILBIDE FEMINISTA

              Gazteei feminismoaren inguruan hausnartzeko espazio baten sorrera eskaini ez ezik, gizonen despatriarkalizazioan eta emakumeen ahalduntzean eragiten du. 

              Esku hartze honek honako gai lantzen ditu: 

              • genero sistema

              • maitasun ereduak

              • indarkeria

              • pornografia

              • autodefentsa 

              • emozioak 

              • La sexualitatea .

              Helburua da genero-desberdintasunei buruzko begirada kritikoa sustatzea eta errespetuan, berdintasunean eta zaintzan oinarritutako harremanak sustatzea.

              Saio kopurua:

              • 4 mixto saio.

              • 3 segregatu (emakumezkoak eta gizonezkoak bereizita)

              Guztira:

              Adin tartea: 4. DBH.

              Parte hartu duten zentroak:

              • Eguzkibegi ikastola.

              • Bengoetxe BHI.

              • Elexalde BHI.