Líneas de trabajo


TRATU ON

Argizai Eskaut Taldearen eskutik haur eta gazteei zuzentzen zaizkien espazio orok, toki segurua izan behar du, indarkeria mota guztietatik aske egongo den toki segurua hain zuzen ere. 

Gure elkartean (eta baita kudeatzen ditugun proiektu eta zerbitzuetan) dabiltzan haurrak babestu ahal izateko, indarkeriaren prebentzioa lantzea eta egunerokoan agertzen diren indarkeria kasuak hauteman eta erantzuna emateko bide egokiak jarraitzea funtsezkoak dira. 

Haur eta Nerabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Babes Protokoloa onartuta eta indarrean daukagu. 


EUSKARA

Hizkuntza baten ikaskuntzan zein normalizazioan eragiten duten hiru faktoreak motibazioa, ezagutza eta erabilera dira eta hauek, elkarri lotuta daude. 

Hori dela eta, Argizaik euskara bere jarduera eta esku hartze zein harreman guztietarako (barne eta kanpo mailakoak) hizkuntza hartuko du eta euskaraz arituko da. 

Gainera, euskararen erabilirea sustatu eta normaizateko Euskara Plana gauzatu du.


HEZKIDETZA

Genero-berdintasuna lantzea hezkidetzaren ikuspegia lantzearen sinonimo da. Beraz, jendartearen eraldaketa kontuan hartzen duen esku-hartze hezitzailea da. 

Hori dela eta, justizia, errespetua, armonia eta parekidetaunerako joera adieraziz, elkarren arteko zapalketatik urruntzen den sexuen arteko elkarbizitzari erreferentzia egiten dio.         

Argizaik ildo honetan jarrera, izaera eta eredu izateari garrantzia berezia ematen dio.  


INGURUGIROAREN ZAINTZA

Gaur egungo egoera ikusita, ekologiak gure bizitzaren zati bat hartu beharko luke. 

Horregatik, ingurumenarekin adeitsuak diren jokaeren gainean kontzientzia hartzea baino ekintzetan eta jarreratan foko jartzea ezinbestekoa       da: munduan izateko, egiteko eta egoteko moduen jarrera-aldaketa, hau da, gure garaiko beharrekin bat datorren harreman-modu berri bat.




KULTURARTEKOTASUNA

Argizaik bere proiektu eta espazio guztietan, kultura desberdinetako pertsonek elkarrekin bizitzen, ezagutzen eta errespetatzen ikasteko hezkuntza - tresna ezberdinak plazaratzen ditu.  

Horrela, aurreiritziak eta jarrera arrazistak saihestu ez ezik, aniztasuna aberastasun gisa baloratzen da eta parte-hartzaile guztien bizikidetza eta ikaskuntza hobetu daiteke. 




PARTE HARTZEA

Haurren eta gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea ezinbestekoak dira. 

Modu honetan, haien iritziak plazaratzeko eta erabakiak hartzeko aukera emateaz gain, beraien autonomia eta konfiantza sendotzen da.

Asanblada eta autokudeaketa sustatzen duten proiektu eta dinamiken bidez, haur zein gazteek erantzukizuna, sormena eta lankidetza bezalako gaitasunak garatuz, berain ikaskuntza eta aisialdiaren protagonista bilakatzen dira. 

Honetaz gain, haien autoestimua eta talde-sentimenduaz gain, komunitatearekiko kritikoki eta konprometituta dauden hiritarren heziketan laguntzen du.