Argizai Proiektuak
Argizaik aurrera eramaten dituen proiektuak ondo ulertu zahal izateko, lantzen den Gaia edota adin tartearen arabera sailkatzea ezinbestekoa da.
Hauek dira gure Lan-arlo naguziak
Haurtzaroa
Etapa honetan garapen kognitibo, emozional eta sozialaren oinarriak eraikitzen direlako, aurrekin esku-hartzea funtsezkoa da.
Nerabezaroa eta Gaztaroa
Adin tarte honetako esku-hartze soziohezitzaileak haien garapen integrala eta jendarte inklusiorako prozesuak sustatuz bazterketa, eskola porrota eta arrisku egoeren prebentzioa ahalbidetzen ditu.
Komunitatea eta parte hartzea
Komunitateak berak bere arazoak zein beharrizanak eta baliabideak identifikatzeko, erabaki kolektiboak hartzeko eta bere garapenaren protagonista bihurtzeko, parte hartzean oinarrituko esku hartzeak ezinbestekoak dira.
Nazioartea, Europa
Europako hainbat herrialdetako erakundeekin eta Europan eragina dutenekin proiektuak egitea funtsezkoa da erronka komunei aurre egiteko modu koordinatu eta eraginkorrean, hala nola klima aldaketari, desberdintasunari edo jendarte berrikuntzari