Haurtzaroa
Etapa honetan garapen kognitibo, emozional eta sozialaren oinarriak eraikitzen direlako, aurrekin esku-hartzea funtsezkoa da.
Akonpainamendu sozio-hezitzaileak detekzio goiztiarra ahalbidetu ez ezik, hizkuntza, arreta eta autorregulazioa bezalako trebetasunak indartzeko eta bizikidetza-ohiturak, autonomia eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko aukerak eskaintzen ditu

BIZIKIDE
Helburu nagusiak berdinen arteko harremanak hobetzea eta gatazkei ebazpen positiboa emateko baliabideak eskuratzea izango lirateke (taldean zein sare sozialetan). Horretarako, hurrengo gakoen transmisioa egingo da: lasaitzea, finkatzea, lankidetza, komunikazioa eta gatazken ebazpena.
Horretarako, hurrengo gakoen transmisioa egingo da:
-
lasaitzea
-
finkatzea
-
lankidetza
-
komunikazioa
-
gatazken ebazpena.
Saio kopurua: : 5, bakoitzak 45 min. .
Adin tartea: 6.L.H., D.B.H.1. mailan jarraipena eman.
Parte hartu duten zentroak:
-
Urreta eskola
-
Gandasegi eskola
-
Aperribai eskola
HATZ-TXIKIMENDU
Haurrei harremanak hobeto kudeatzeko hainbat tresna eta jarraibide eskainiko zaizkie
Horretarako, bakoitzaren pertzepziotik abiatuta, egunean eguneko harreman presentzialetan nahiz bitarteko digitaletan ematen diren gatazkak eta elkarbizitza ereduak landuko dira.
Horrela, zaintza eta hezkuntza landuaren ikuspegitik ez ezik, prebentzioaren ikuspegitik ere lan egingo da.
Saio kopurua
-
H.H.5 - 2 saio
-
L.H.1/2 - 3 saio
-
L.H.3/4/5 - 6 saioa
bakoitzak 45 min.
Gurasoekin formakuntza saio ezberdinak egiten dira.
Adin tartea: H.H.5etik L.H.5 era
Parte hartu duten zentroak:
Urreta eskola.
GURE LIBURUTEGIA
Eskola barruan dagoen baina eskola orduz kanpoko proiektua da.
Proiektuan eskolako liburutegia espacio erakargarria bilakatzea eta haurren irakurketa zein idazketa ohituretan eragina izatea bilatuko da.
Proiektu honetako esku hartzeak, euskeraren normalizazioan eragin handia du.
Saio kopurua: Urritik maiatzera bitartean
Parte hartu duten zentroak:
Gandasegi eskola.
HEZKIDETZA
Neskak eta mutilak patroi zehatz batzuen arabera beraien nortasun eta izaera eraikitzen dituzte eta horrek, bai beraiengan zein inguruan dituzten pertsonengan eragina dauka.
Alde batetik, sexuan oinarrituta genero bat esleitzen zaio eta horren arabera, gaitasun eta jarrera jakin batzuk transmititzen zaizkio. Ondorioz, hainbat eremu landu gabe geratzen dira.
Bestetik, banaketa horretatik kanpo gelditzen diren haurrek, biolentzia eta bazterketa pairatzen dituzte. Proiektu honen bidez, egoera iraultzeko lehenengo oinarriak erakitzea bilatuko da.
Saio kopurua:
-
H.H.-n saio bakarra
-
L.H.-n bi saio
-
familiekin saio bakarra
Adin tartea: H.H.tik L.H5 era.
Parte hartu duten zentroak: Aperribaiko eskola.
JOLAS ORDUAN ERE, EUSKERAZ!
Esku hartze honen bidez, haurren euskalduntze prozesuan laguntzea bilatzen da, ikasleek gelan zein gelatik kanpo ere, euskaraz komunikatzearen alde egin dezaten.
Eskola orduetan, baina gelatik kanpo eragitea bilatzen da eta horretarako, izaera ludikoko ekintza ezberdinak aurrera eramaten dira.
Euskera aisialdiaren bidez, gozamenerakin lotzea du helburu, modu honetan hizkuntza honen normalizazioan eragin ahal izateko.
Saio kopurua: : Urritik abendura arte.
Adin tartea: L.H.-n.
Parte hartu duten zentroak: Aperribaiko eskola.
GURE ARTEAN EUSKERAZ
Ikasleen opor garaian opor garaiaren bueltan kokatzen den proiektua da.
Euskara gutxien jaso duten garai horren ostean, haurrek erdaraz gehiago egiteko joera dute eta horri aurre egiteko, espazio itxian garatzeko diseinatuta dagoen esku hartzea da.
Honen amaiera, abenduaren 3an kokatzen da eta modu honetan, euskeraren eguneko jaian eragin eta honen aldeko motibazioa haurren artean pizten da.
Saio kopurua: Irailetik abenduaren 3ra arte.
Adin tartea: H.H. eta L.H.-n.
Parte hartu duten zentroak: Aperribaiko eskolai
.